Zarauzko alkatetzarako hautagai guztiak bilduko ditu Urola Kostako Hitzak gaur, Antoniano aretoan. Mahai-ingurua 19:30etan izango da, eta bertan izango dira Imanol Lasa (EAJ), Juan Luis Illarramendi (Bildu), Jon Mendizabal (H1!), Patxi Elola (PSE-EE), Andoni Ibarguren (EB-Aralar) eta Rafa Olaizola (PP), moderatzailearen galderak erantzuteko prest. Herritarrek ere izango dute aukera galderak egiteko.