Zarauzko Gaztetxoen XXIX. Ibilaldia antolatu du Pagoeta Mendizale Elkarteak

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 18a

Urtero legez, Pagoeta Mendizale Elkarteak Zarauzko Gaztetxoen XXIX. Ibilaldia antolatu du iganderako. Aurten «herritarrentzat oso bereziak diren» bi gune bisitatuko dituzte parte-hartzaileek, Mollarri eta Mutxio- Santa Barbara guenak. Interesa dutene...

Urtero legez, Pagoeta Mendizale Elkarteak Zarauzko Gaztetxoen XXIX. Ibilaldia antolatu du iganderako. Aurten «herritarrentzat oso bereziak diren» bi gune bisitatuko dituzte parte-hartzaileek, Mollarri eta Mutxio- Santa Barbara guenak. Interesa dutenek gaur eman beharko dute izena dagokien ikastetxean. Azken unean bertan parte hartzea erabakitzen dutenek irteera gunean izango dute horretarako aukera.
Gaztelekuko Frontoi Zinematik abiatuko dute ibilaldia 09:00etan, eta Agerre nekazalturismotik gora eginez Kanpinera igoko dira. Bertatik, duela gutxi berritutako Mollarriko zamalekura jaitsiko dira. Jarraian, kanalera jo eta itsas pasealekua zeharkatuko dute, Mutxio parkera iristeraino. Gerora, Santa Barbarara igoko dira. Handik abiapuntura egingo dute buelta, Gaztelekura alegia. Amaitzean diploma eta oparti bana jasoko dute parte-hartzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide