Arraio Irratiaren urtemuga ospatzeko hainbat ekimen antolatu dute

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 18a

Arraio Irratiak bost urte beteko ditu ostiralean, eta horren harira hainbat ekitaldi prestatu dituzte datozen egunetarako. Bihar arratsaldean, Bitakora Kaiera saioaren eskutik, Fernando Rojo izango da, eta bere bidaietako bizipenak izango ditu hizpide,...

Arraio Irratiak bost urte beteko ditu ostiralean, eta horren harira hainbat ekitaldi prestatu dituzte datozen egunetarako. Bihar arratsaldean, Bitakora Kaiera saioaren eskutik, Fernando Rojo izango da, eta bere bidaietako bizipenak izango ditu hizpide, 19:00etan Putzuzulo gaztetxean. Etzi, berriz, Izerditan Blai saioak antolatu duen futbito txapelketako finalak jokatuko dituzte. 18:30ean lehiatuko dira taldeak, Poligonon.

Larunbatean egingo dute jai handia. 10:00etatik hasita, irrati libreen topaketa izango da Putzuzulon. Bertan, Euskal Herriko irrati libre ezberdinetako kideek euren esperientziak partekatuko dituzte. 14:00etan, berriz, bertso bazkaria egingo dute Xabier Silveira, Jokin Uranda eta Fredi Paiarekin. Sarrerak aldez aurretik erosi daitezke Arrano, Eguzki eta Juli-Juli tabernatan, hamabost euroren truke. Egunean bertan 25 euroko kostua izango du txartel bakoitzak.

Gerora, kalejira egingo dute Orioko BonboTronpeta txarangarekin. Gauean, berriz, Dirtaa, Gabba Gabba Hey eta AZ/DZ taldeek kontzertua eskainiko dute Putzuzulon.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide