Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sofboleko jubenil mailako Espainiako Txapelketa jokatuko dute ostiraletik igandera bitartean emakumezko jokalariek Orion. Herriko Eguzki O.B.B taldea lehiatuko da asteburuan egingo dituzten partidetan, besteak beste. Guztira sei talde arituko dira lehian, eta Euskal Herriko taldeak ez ezik, Herrialde Katalanetakoak eta Espainiakoak ere izango dira futbol zelaian.
Bestalde, Orioko OBB taldeko kadeteek Bartzelonan Espainiako txapelketa jokatuko dute, bigarren postua lortu du taldeak. Gainera, txapelketan banatu zituzten bakako hiru sarietati bi oriotarrek irabazi zuten.