Gaur jasoko dute, besteak beste, Delorean taldeak eta Anjel Illarramendi musikari zarauztarrak Musikaren Saria. Musika Akademiak antolatuta, Madrilgo Arteria Coliseum antzokian izango da sari banaketa ekitaldia.
Delorean zarauztarren Stay close abestiak musika elektronikoko abesti onenaren saria jasoko du. Illarramendi, berriz, musika klasikoaren atalean sarituko dut, 3. sinfonia lanari esker.
Horiez gain, Bide Ertzean, Fito y fitipaldis eta Los Planetas taldeek eta Macaco, Kiko Veneno eta Mala Rodriguez abeslariek ere jasoko dute saria, baita Kepa Junkera eta Alberto Iglesiak musikariek ere.

