Espainiako Auzitegi Gorenak Permach, Otegi eta Alvarezen absoluzioa berretsi du

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 18a

Joseba Permach  zarauztarraren, Arnaldo Otegiren eta Joseba Alvarezen absoluzioa berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak gaur goizeko saioan. Fiskaltzak absoluzioa baliogabetzeko eta bakoitzarentzat hemezortzina urteko espetxe zigorra eskatu dizkie ep...

Joseba Permach  zarauztarraren, Arnaldo Otegiren eta Joseba Alvarezen absoluzioa berretsi du Espainiako Auzitegi Gorenak gaur goizeko saioan. Fiskaltzak absoluzioa baliogabetzeko eta bakoitzarentzat hemezortzina urteko espetxe zigorra eskatu dizkie epaileei. Gorenak, ordea, atzera bota du fiskalaren eskaera. Hiru lagunak 2004ko azaroaren 14an Batasunak Anoetako belodromoan egindako bake proposamenaren ekitaldian «terrorismoa goratzeagatik» epaitu zituzten.

2010eko abenduan jakinarazi zuen epaia Espainiako Auzitegi Nazionalak: ez zuten frogatu ekitaldiaren «diseinatzaile eta erantzule» izan zirenik. Otegik «hitzaldi politikoa» eskaini zuen iazko azaroan Anoetako belodromoan, eta «gatazka gainditzeko negoziazio beharraz» aritu zen. Ildo horretatik, «Permach, Otegi eta Alvarez ezin dira kondenatu ekitaldiaren xedearen kontrakoa egiteagatik»; hau da, «indarkeria goraipatzeagatik».

Anoetako ekitaldia

2004eko azaroaren 14an Batasunak Donostiako belodromoan egin zuen ekitaldian “terrorismoa goratzea” leporatu zieten hiru lagunei. Hori dela eta, Fiskalak hemezortzina hilabeteko espetxe zigorra eskatu zuen hiruentzat, eta hamabina urteko inhabilitazioa. Ermuko Foroa herri akusazioak ere berdin jokatu zuen. Bosna urteko kartzela zigorra eta hogeina urteko inhabilitazioa eskatu zuen Permachentzat, Otegirentzat eta Alvarezentzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide