Joseba Unanue Orioko dardo jokalaria Balmasedan (Espainia) izango da bihartik igandera bitartean, Espainiako Txapelketan lehiatzen. Unar taldeko kideak cricket modalitatean jokatuko du, eta euskal ordezkari bakarra izango da.
Duela gutxi begietako gaitz bat izan bazuen ere, "maila onean" dagoela aitortu du jokalariak. Halaber, bere helburua urrian egingo duten Europako txapelketako sailkatzea dela adierazi du.
Joan zen urtarrilean sailkatu zen Unanue Espainiako Txapelketan, Galiziako sailkatze fasean bigarren postua lortu eta gero.