Hauteskunde ekitaldiak izango dira Orion eta Aian datozen egunetan

Karkara.eus 2011ko maiatzaren 17a

Orain, EAJ eta Bilduk egingo dituzte aurkezpenak

Hauteskundeak

gainean ditugun honetan Orion eta Aian kanpaina egiten ari dira alderdi

politikoak.Datozen egunetarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Orain

Maiatzaren

17an, asteartearekin, Orain plat...

Orain, EAJ eta Bilduk egingo dituzte aurkezpenak

Hauteskundeak gainean ditugun honetan Orion eta Aian kanpaina egiten ari dira alderdi politikoak.Datozen egunetarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Orain

Maiatzaren 17an, asteartearekin, Orain plataformak programaren aurkezpena egingo du kultur etxean 19:00etan eta herritarren parte hartzea eskatu eta iritziak jaso nahi dituzte. Bestalde, Orainek, maiatzaren 19rako, ostegunerako, adineko oriotarrentzako ekitaldi berezia prestatu du, hau ere programa aurkezteko, baina, batik bat zaharrek zer nahi duten eta beharrezko zer ikusten duten jakiteko izango da eta besteak beste zaharren egoitza izango da hizpide. Ekitaldia 19:00etan izango da udaletxeko teilatu azpiko aretoan.

EAJ

Aiako EAJk ere bi egun horietarako egin ditu aurkezpen ekitaldietarako hitzorduak.

  • Maiatzaren 17an, 21:00etan, Andatza auzoko Uhartemuño Elkartean
  • Maiatzaren 19an, 21:00etan, Santio Erreka auzoan, Portu Jatetxean

 

Bildu

Bildu Oriok asteazkenerako, maiatzaren 18rako, kanpainako ekitaldia antolatu du. 20:00etan Orioko Plazan izango da eta Beñat Solaberrieta Orioko alkategaia, Zarauzko Bilduko zerrendaburua den Jose Luis Illarramendi oriotarra eta Iñaki Agirrezabala Zumaiako alkatea izango dira hizlari. Bertan izan behar zuten Carlos Garaikoetxea lehendakariak eta Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izateko hautagaiak, baina bideo baten bidez zabalduko diote Oriori beren mezua. Horretaz gain, bertsolariak, dantzariak, ipuin kontalaria eta zuzeneko musika izango dira, besteak beste.

Ostiralean, maiatzaren 20an, Aiako Bilduk bertso-triki poteoa egingo du 19:30ean Aiako plazan hasita. Ondoren afaria izango da eta joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute, maiatzaren 18a baino lehen, Aiako Bilduren facebook orrialdean edo bilduaia@gmail.com helbidean.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide