Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atentzioa deitu dit alkatetzarako hautagaien protagonismo maila ezberdinak. Bilduk, alkatea zerrendatan izan arren, lan-taldeari eman dio garrantzia, kide denen izen-abizenak eta izan ditzazketen ardurak parez-pare azalduz. Hemen gaude gu, esanez. EAJ ...
Atentzioa deitu dit alkatetzarako hautagaien protagonismo maila ezberdinak. Bilduk, alkatea zerrendatan izan arren, lan-taldeari eman dio garrantzia, kide denen izen-abizenak eta izan ditzazketen ardurak parez-pare azalduz. Hemen gaude gu, esanez. EAJ eta H1-k aldiz, lan-taldeen arrastorik ere ez. Lider baten inguruko hautagaitzak dirudite. H1-n kasuan ulertzen dut, Pilar Etxabek ez bait du inor behar inguruan, bera nahikoa da denei aurre egiteko... Baina EAJ-k zerbait positiboa badu, lan-taldean izan duen berritzea da. Ea hortaz konturatzen diren aurrerantzean: berritu ala hil. Gainera, ez zait iruditzen Montsek berak aukeratu edo bultzatu duenik erabateko protagonismoa edukitzea. EAJ-ko publizistak: gaizki!