Txurrumuski aisialdi taldeak bilera deitu du ostiral honetarako, maiatzaren 20rako, Udaleku irekietako gurasoekin, iluntzeko 19:00etan, kultur etxean. Aisialdi taldekoek gogorarazi nahi diete gurasoei honako dokumentuak eraman behar dituztela bilerara:
- Izen-emate orria
- Haurraren osasun txartelaren kopia
- Bankuko diru-sarreraren ziurtagiria
- Hala nahi bada, etxera bakarrik joateko baimena.
- Hala nahi bada, argazkiak ateratzeko baimena.
Begiraleei deia
Begirale izan nahi dutenei oraindik ere deialdia zabalik dagoela gogorarazten die Txurrumuskiokek. Horretarako, e-posta bidez curriculuma bidali beharra dago helbide honetara: txurrumuski.orio@hotmail.com