Mankomunitateko zuzendaritzak ez du onartu Zarauzko Udalaren eskaera

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 17a

Urola Kostako Udal Elkarteak ez du onartu Zarauzko alkate Jon Urienek egindako proposamena. 2011n erakundeari ordaindu beharrekoa baino 100.000 euro gutxiago ematea proposatu zion Urienek Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Lide Amilibiari, mankomunitateko gerakinak «sor daitezkeen beharrei aurre egiteko nahiko tarte» duela eta Zarauzko Udalaren egoera ekonomikoa ez dela «samurra» argudiatuz. Amilibiak, ordea, «bertako gerakina bertan geratuko» dela nabarmendu du. Erabakia, aho batez Gaur goizean egin dute mankomunitateko ordezkariek Zuzendaritza Batzordea, eta aztergaien artean zuten Zarauzko Udalaren kasua. Bertan bildutakoek Zarauzko alkateak egindako eskaera ez onartzea adostu dute, aho batez. Hori dela eta, datozen egunetan jakinaraziko diote erabakia alkateari. Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariaren arabera, 500.000 euroko gerakina, ohiko programez gain, beste zenbait ekitalditara bideratzea erabaki dute  zuzendaritza batzordeko kideek: «Egungo egoera ekonomikoa orokorra, eta, batez ere, eskualdeko egoera ikusita, beste zenbait ekimen antolatzea iruditu zaigu egokiena. Iaz hainbat ekintza egin genuen. Hala ere, beste zenbait bultzatu behar dela deritzogu». Hala, 200.000 euro prestakuntza eta enplegua bultzatzera bideratuko ditu erakundeak. Beste 200.000 euro zaborren tasa estaltzeko baliatuko dute. Udalek zaborren tasa geroratuta dutela gogoratu du, eta «zor hori ez handitzearren» diru partida jakin bat bideratuko dute mankomunitatetik. «Gainontzeko 100.000 euroak, kontuak eginda dauden arren, ajustetarako gordeko ditugu», nabarmendu du Amilibiak. [...]

Urola Kostako Udal Elkarteak ez du onartu Zarauzko alkate Jon Urienek egindako proposamena. 2011n erakundeari ordaindu beharrekoa baino 100.000 euro gutxiago ematea proposatu zion Urienek Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Lide Amilibiari, mankomunitateko gerakinak «sor daitezkeen beharrei aurre egiteko nahiko tarte» duela eta Zarauzko Udalaren egoera ekonomikoa ez dela «samurra» argudiatuz. Amilibiak, ordea, «bertako gerakina bertan geratuko» dela nabarmendu du.
Erabakia, aho batez
Gaur goizean egin dute mankomunitateko ordezkariek Zuzendaritza Batzordea, eta aztergaien artean zuten Zarauzko Udalaren kasua. Bertan bildutakoek Zarauzko alkateak egindako eskaera ez onartzea adostu dute, aho batez. Hori dela eta, datozen egunetan jakinaraziko diote erabakia alkateari.
Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakariaren arabera, 500.000 euroko gerakina, ohiko programez gain, beste zenbait ekitalditara bideratzea erabaki dute  zuzendaritza batzordeko kideek: «Egungo egoera ekonomikoa orokorra, eta, batez ere, eskualdeko egoera ikusita, beste zenbait ekimen antolatzea iruditu zaigu egokiena. Iaz hainbat ekintza egin genuen. Hala ere, beste zenbait bultzatu behar dela deritzogu».
Hala, 200.000 euro prestakuntza eta enplegua bultzatzera bideratuko ditu erakundeak. Beste 200.000 euro zaborren tasa estaltzeko baliatuko dute. Udalek zaborren tasa geroratuta dutela gogoratu du, eta «zor hori ez handitzearren» diru partida jakin bat bideratuko dute mankomunitatetik.
«Gainontzeko 100.000 euroak, kontuak eginda dauden arren, ajustetarako gordeko ditugu», nabarmendu du Amilibiak. « Urola Kostako Udal Elkarteak ezarritako helburuak betetzeko gordeko du gerakina, beraz», esan du.
Urola Kostako Hitza Urienekin harremanetan jartzen saiatu den arren, ez du lortu.
100.000 euro gutxiago
Maiatzaren 9an Udaleko Bozeramaileen Batzordeak hartutako erabakia jakinarazi zion Urienek Mankomunitateko lehendakari Lide Amilibiari, gutun bidez:  «Udalak urtero Udal Elkarteari ekitaldi bakoitzean aurreikusitako ekintzak bideratzeko transferentzia egiten du, eta zilegi da dirua itzultzeko eskaera egitea Udalaren aldetik, beti ere aurreikusitako ekintzak ez badira bete bere osotasunean». Hala, 100.000 euro gutxiago ordainduko dituela adierazi zuen, mankomunitateak duen  gerakinarekin  «urtean zehar sor daitezkeen beharrei aurre egiteko tarte nahikoa» duela argudiatuz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide