Bilduk “elkarrizketaren aldeko apostua” egingo duela adierazi du

Getariako Hitza 2011ko maiatzaren 17a

Getariako Bilduk aurkezpena egin zuen joan zen ostiralean. Herritarren aurrean, Nika Lertxundi zerrendaburuak hartu zuen hitza, eta koalizioak “herritarren parte hartzea, gardentasuna, hurbiltasuna eta elkarlana” nabarmendu zituen hurrengo...

Getariako Bilduk aurkezpena egin zuen joan zen ostiralean. Herritarren aurrean, Nika Lertxundi zerrendaburuak hartu zuen hitza, eta koalizioak “herritarren parte hartzea, gardentasuna, hurbiltasuna eta elkarlana” nabarmendu zituen hurrengo legealdira begira. Halaber, “elkarrizketaren aldeko apostua” egingo dutela agindu zuten kideek.

Ekitaldi politikoaz gain, musika emanaldiak, dantza saioak eta bertsoak ere izan ziren koalizioaren aurkezpenean. Antolatzaileen arabera, ekitaldia “arrakastatsua” izan zen, baita ondoren egin zuten afaria ere. Horien esanetan, 150 lagun inguru elkartu ziren berdura plazan egin zuten herri afarira, eta bertan Getariako Bildu osatzen duten “ilusioa eta gogoa” partekatu zuten herritarrekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide