Enpresak orain dokumentazio administratiboa eta bermeak aurkeztu beharko ditu. Haiek ontzat eman ondoren, Plenoak alkateari kontratua sinatzeko baimena eman beharko dio. Kontratua sinatu eta hilabetera hasiko dira lanak, eta enpresak 18 hilabete izango ditu frontoia amaitzeko. Lanak irail edo urri aldera hasiko direla aurreikusi dute udal agintariek, eta 2013ko udaberrirako amaituta egongo dela frontoi berria.