“Jangeletako gatazka” konpondu dadin eskatu dute Orokietako gurasoek

Urola Kostako Hitza 2011ko maiatzaren 16a

Eskola publikoetako jangeletako langileak duela bi aste hasi zuten grebarekin jarraitzen dute, eta geldialdia asterta bitartean luzatuko dutela iragarri dute, “helburuak bete bitartean”. Gaur arratsaldean Zarauzko Orokieta Herri Eskolako g...

Eskola publikoetako jangeletako langileak duela bi aste hasi zuten grebarekin jarraitzen dute, eta geldialdia asterta bitartean luzatuko dutela iragarri dute, “helburuak bete bitartean”. Gaur arratsaldean Zarauzko Orokieta Herri Eskolako gurasoek elkarretaratzea egin dute, jangeletako gatazka ahal bezain laster konpontzeko aldarrikatuz.

Balurdin Guraso Elkarteak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio “eskola publikoko gurasook lan bizitza eta familia bizitza uztartzeko eskubidea bermatzeko”. Hori hala, “hartu beharreko neurriak” hartzeko dei egin diote. Ausolan eta sindikatuei ere “behin betiko akordioa” lortzeko saiakera egin dezaten eskatu diete.

Bestetik, eskolak jangelak kudeatzeko zuen “autonomia” galdu duela gogoratu dute; izan ere, duela lau urtera arte eskolak berak kudeatzen zuen jangelako zerbitzua, eta gurasoek salatu dute Eusko Jaurlaritzak “behartuta” sartu zirela Kudeaketa zuzena deritzonaren zerbitzura.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide