Artzape Getariako herri aldizkariak hamar urte bete dituela eta, bertako langile eta eragileak kalera atera dira urteurrena herritarrekin ospatzera. Goizean, haurrentzako eskulan tailerrak antolatu dituzte eta eguerdian, triki-poteoarekin jarraitu dute. Aurki bazkari herrikoia egingo dute Berdura plazan; hogeita hamar lagun bilduko dira bertan, jan eta edanez, ongi pasatzeko asmoz. Otordua, gainera, Felipe Zelaieta eta Rikardo Gonzalez Durana bertsolariek girotuko dute.
