Sanixidroetan giro ezin hobea

Getariako Hitza 2011ko maiatzaren 14a

San Ixidro egunaren bezperan ere badute zer ospatua Meaga auzoko bizilagunek. Eguerdian, sagardo eta txerriki errea dastatzeko parada izan dute, eliza eta frontroiaren aldameneko karpan, giro ezin hobean. Bien bitartean, bost bikotek paella lehiaketar...

San Ixidro egunaren bezperan ere badute zer ospatua Meaga auzoko bizilagunek. Eguerdian, sagardo eta txerriki errea dastatzeko parada izan dute, eliza eta frontroiaren aldameneko karpan, giro ezin hobean. Bien bitartean, bost bikotek paella lehiaketari ekin diote; jarraian, lagunarteko bazkaria egiteko. Arratsaldean, mus txapelketa eta Gorriti eta bere abereen erakustaldia izango da. Iluntzean, Martin piroktenia eta erromeria.

Bihar, San Ixidro eguna ospatuko dute, eta Maria Eugenia Segurolari omenaldia egin eta gero, txakolin dastaketa egingo dute eguerdian. Baita pilota txapelketa ere. Arratsaldean, berriz, artzai txakur txapelketaren txanda izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide