Balea arrantzatu dute oriotarrek

Urola Kostako Hitza 2011ko maiatzaren 14a

http://www.youtube.com/watch?v=C4vB_0LhvUk Herritar guztiak murgildu dira Balearen Egunean. Eguraldia ezegonkorra bazen ere, inork ez du galdu nahi izan gertakari historikoari omenaldia egiteko aukera. Goizean goizetik duela 110 urte arrantzatutako azken balearen antzezpena egin dute, herriko plazan eta portu inguruan. Marinelak hamaiketako egiten ari ziren, eta emakumezkoak, berriz, sarea konpontzen. Eguerdiko hamabietan, kanpai soinuekin batera, itsasaldetik balea zetorrela iragartzen hasi da jendea. Marinelak prest, bost trainerutan, arrantzura irten dira ziztu bizian. Ordu erdi geroago bueltan ziren, balea eta guzti. Jendeak ikusminez jarraitu du kontakizuna; hori bai, aterkiak eskueta. Ondoren, arrantzaleei harrera egin dieta plazan, udaletxe aurrean; besteak beste, balearen bertsoak abestuz eta dantza eginez. Kantauri itsasoan arrantzatutako azken balea gogoan, festak egun osoan jarraituko du. Ekitaldi ezberdinak egingo dituzte, eta artisau azoka bisitatzeko aukera ere badago.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide