Zarauzko Udalak ezintasun fisikoa zein psikikoa duten 13-25 urte bitarteko gazteentzat udaleku irekiak antolatu ditu. Uztailean eta abuztuan izango dira, astean hiru egunez, arratsaldetan. Interesa dutenek Gizarte Zerbitzuetan eman beharko dute izena, maiatzaren 31a bitartean.