Meza orduaren aldaketa Balearen Egunean

Karkara.eus 2011ko maiatzaren 13a

Egun berezia dela-eta, funtzioaren ordua aldatzea erabaki du Orioko apaizak

Bihar, maiatzaren 14a, egun handia izango denez herritarrentzat, Orioko apaizak, Unai Manterolak, meza ordua aldatzea erabaki du hainbat herritarren nahiak entzun ostean.

Bal...

Balearen eguna, larunbatean izanik, arratsaldeko 19:00etan izan ohi da meza, baina, horren ordez, egunera egokitu eta goizeko 10:30ean izango da funtzioa. Bertan, gainera, hildako arrantzaleen alde egingo da otoitz eta itsasoan dabiltzan eta ibili zirenen memoria izango dira elizkizunaren ardatz.

Antzerkiaren garairako bukatuta izango da meza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide