Zarauzko Kirol Elkarteko Futbol sailak 2000.urtean jaiotako mutilak datorren denboraldian futbolean jokatzera deitu ditu. Honakoak dira finkatu dituzten hitzorduak:
- La Salle Ikastetxeko eta Salbatore Mitxelena Ikastolako haurrak asteartean, maiatzak 17, 17:30ean Astin.
- Orokieta Herri Eskolako, Antoniano Ikastetxeko eta Getariako Iturzaeta Herri Eskolako ikasleak ostegunean, maiatzak 19, 17:30ean Astin.
Kirola egiteko arroparekin azaltzeko gomendatu dute antolatzaileek.