EAJk auzoz auzoko proposamenak aurkeztu ditu

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 13a

Zarauzko EAJk auzoz auzoko proposamenak aurkeztu zituen atzo. “Guretzat ezinbestekoa da herri orekatua edukitzea, eta horretarako ezinbestekoa da azpiegitura eta zerbitzu arloan ere auzoei merezi duten arreta ematea”, nabarmendu zuen Imanol Lasa alderdi jeltzaleko hautagaiak. Ildo horretatik, pasa den legealdian auzoen parte hartzea ez dela “behar bezala artikulatu” gehitu zuen. Hori dela eta, Zarauzko Kontseilu soziala eratzea proposatu zuen, “herriko 40-50 pertsonen parte-hartzearekin, herriaren egoera aztertzeko, aurrekontuak kudeatu eta proiektu nagusien jarraipena egiteko”. Lasaren arabera, Itxasmendi izango da “transformazio handiena jasango duen auzoa”: “Bertan egingo da Iritako enpresagune berria”. 71.000 metro koadro izango ditu parkeak, eta esleitzeko prest dagoela jakinarazi zuen. “Guretzat funtsezko proiektua da, herrian lanpostuak sortuko baititu eta Zarautzen ekonomia orekatu”. Ildo horretatik,  proiektuak ekarriko duen “eraldaketara egokitzea izango da Itxasmendiren erronka”.Horren harira, “gastu korrontea murriztu eta aldi berean inbertsioa indartzeko formulak” bilatzen saiatuko da alderdia. Azken Portu Goiaren kasuan, bi ekintza egingo ditu EAJk: auzoa Salbiderekin lotuko duen igolgailua bideratu eta Lanpardo kalean 60 etxebizitza eraiki. Vista Alegreri dagokionez, bizilagun elkarteak mugikortasuna hobetzeko duela gutxi egindako eskaerak eta eskailera mekanikoen beharra eta bideragarritasuna aztertuko dituztela adierazi zuen EAJko hautagaiak  eta kirol pista hobetu eta estali. Era berean, TAO sistema aztertuko dutela esan zuen, “inplikatutako auzoetako bizilagunekin elkarlanean”. [...]

Zarauzko EAJk auzoz auzoko proposamenak aurkeztu zituen atzo. “Guretzat ezinbestekoa da herri orekatua edukitzea, eta horretarako ezinbestekoa da azpiegitura eta zerbitzu arloan ere auzoei merezi duten arreta ematea”, nabarmendu zuen Imanol Lasa alderdi jeltzaleko hautagaiak. Ildo horretatik, pasa den legealdian auzoen parte hartzea ez dela “behar bezala artikulatu” gehitu zuen. Hori dela eta, Zarauzko Kontseilu soziala eratzea proposatu zuen, “herriko 40-50 pertsonen parte-hartzearekin, herriaren egoera aztertzeko, aurrekontuak kudeatu eta proiektu nagusien jarraipena egiteko”.

Lasaren arabera, Itxasmendi izango da “transformazio handiena jasango duen auzoa”: “Bertan egingo da Iritako enpresagune berria”. 71.000 metro koadro izango ditu parkeak, eta esleitzeko prest dagoela jakinarazi zuen. “Guretzat funtsezko proiektua da, herrian lanpostuak sortuko baititu eta Zarautzen ekonomia orekatu”. Ildo horretatik,  proiektuak ekarriko duen “eraldaketara egokitzea izango da Itxasmendiren erronka”.Horren harira, “gastu korrontea murriztu eta aldi berean inbertsioa indartzeko formulak” bilatzen saiatuko da alderdia.

Azken Portu Goiaren kasuan, bi ekintza egingo ditu EAJk: auzoa Salbiderekin lotuko duen igolgailua bideratu eta Lanpardo kalean 60 etxebizitza eraiki.

Vista Alegreri dagokionez, bizilagun elkarteak mugikortasuna hobetzeko duela gutxi egindako eskaerak eta eskailera mekanikoen beharra eta bideragarritasuna aztertuko dituztela adierazi zuen EAJko hautagaiak  eta kirol pista hobetu eta estali.

Era berean, TAO sistema aztertuko dutela esan zuen, “inplikatutako auzoetako bizilagunekin elkarlanean”. Bestaldea, hondartzako parkinean obrak egitea proposatu zuen, “zerbitzu egokia eskaini dezan”.

Kultura eta Kirol arloak

Kultura arloan areto eskeniko probisionala behar dela aipatu zuen Lasak, “gaur egun ditugun azpiegituretatik abiatuta: Modelo Zinema, Frontoi Zinema, Lizardi antzokia…”. Kirolari dagokionez, “Astirako planeamendu orokorra egin behar da, bertan kirol konplexua finkatu eta dauden beharreko erantzuteko: aldagelak hobetu, atletismo pista…”.

Aipatu proiektu guztiak bideratu ahal izateko, “alderdi sendo batean oinarrituriko gobernu sendoa” behar dela nabarmendu zuen Lasak, “lidergo gaitasuna duena, azken lau urtetan faltan bota duguna, alegia”. Era berean, beste erakundeekin elkarlana sustatzea “beharrezkoa” dela gehitu zuen. Horretarako, zarauztarrek “lehentasunak finkatu eta erakundeetan mugitzen dakien alkatea” behar duela esan zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide