Zarauzko Hamaikabateko hautagai Jon Mendizabalek “Udalaren gizarte politikoa hobetuko” duela dio

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 13a

Zarauzko Hamaikabateko hautagai Jon Mendizabalek “Udalaren gizarte politika hobetuko” duela azaldu zuen atzo Ogasun eta Finantza Diputatuak eta Gipuzkoako Diputatu Nagusirako Hamaikabateko hautagai Pello Gonzalezekin eta Gizarte Politikako...

Zarauzko Hamaikabateko hautagai Jon Mendizabalek “Udalaren gizarte politika hobetuko” duela azaldu zuen atzo Ogasun eta Finantza Diputatuak eta Gipuzkoako Diputatu Nagusirako Hamaikabateko hautagai Pello Gonzalezekin eta Gizarte Politikako Foru Diputatuak eta Gipuzkoako Batzar Nagusien Lehendakaritzako Hamaikabateko hautagai Maite Etxanizekin batera egindako agerraldian. Ildo horretatik, ondoko ekintzak izango ditu oinarri adierazi zuen Mendizabalaek: oinarrizko gizarte zerbitzuak indartzea, irisgarritasuna hobetzea eta adineko pertsonen beharretara egokitzea kontuan izango dituen etxebizitza udal politika garatzea, berariazko ekintzak sustatzea landa ingurunean, belaunaldi arteko elkartasun proiektuak abian jartzea, gazteek eta adineko pertsonek esperientziak trukatzea, bizitzeko eta zaintza etxean jasotzeko adineko pertsonen lehentasunak bermatzea, etxez etxeko laguntza zerbitzua sustatzea eta zaintzailearen irudia aintzat hartzea, besteak bestee.

“Udalen ekintza ezinbestekoa da”, nabarmendu zuen Mendizabalek. “Hamaikabaten zahartze aktibo eta osasungarriarekin lotutako politikak garatzea proposatuko dugu Udal jarduketa honen ardatza estrategikoa, eta urteei bizia gehitzeko ideia eta jarrera, eta ez bizitzari urteak gehitzeko”.

Hainbat hitzordu

Alderdikideek kaleetan zehar eskuorriak eta goxokiak banatuko dituzte bihar. Igandean, berriz, Gipuzkoako Hamaikabat taldeak Donostiako Kutxagunean antolatutako ekitaldian hartuko du parte Zarauzkoak. Astelehenean Mendizabalek Zarautzerako prestatu duten programa aurkeztuko dute, 12:30ean aderdiaren lokalean. Asteartean, asteazkenean eta ostegunean kaleetan eta auzoetan zehar ibiliko dira, informazioa banatzen. Horretaz gain, Mendizabalek herritarren kezkei erantzungo die.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide