Ziri Getariako Txakolinaren Kofradiak elkartearen XIV. Kapitulua ospatuko du igandean. 12:15ak aldera hasiko da ekitaldia. Ospakizunaren baitan, zuzendaritza batzordeko kideek aurtengo ohorezko kofradeak izendatuko eta tronuratuko ditu Lege Zaharren enparantzan 12:45ean. Xabier Euzkitze bertsolari eta kazetaria, Miren Jaione Eskudero musikaria eta Jaunjo Mendioroz kritikari gastronomikoa izango dira aurtengo ohorezko kofradeak.
EGITARAUA
- 10:00: Bañeru kaleko Arralde Txiki elkartean harrera egingo diete kanpotik datozen kofradiei.
-11:00: Txakolin upategi batean hamaiketako egingo dute.
-12:15: Txistulariek lagunduta, kalean zehar ibiliko dira kofradeak.
-12:45: Ohorezko kofradeak izendatuko eta tronuratuko dituzte, Lege Zaharren Enparantzan.
-13:15: Kofradietako kideek tabernetan txakolina dastatuko dute.