GUNE elkarteak zientzia eta mistikari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Donostian, maiatzaren 19 eta 20an. Elkarte honen helburuetako bat da, hain zuzen ere, zientzia eta erlijioaren arteko elkarrizketa eta hurbilketa bultzatzea, eta testuinguru horretan kokatzen dira jardunaldi hauek, munduaren ikuskera zientifikoa eta mistiko edo espirituala elkarrekin osagarriak ote diren ala ez aztertu nahian.