Lizardi Institutuak antolatuta, Kirola, elikadura eta osasuna izeneko mahai-ingurua egin dute gaur arratsaldean Aritzbatalde kiroldegiko areto nagusian. Goi-mailako kirolariek hartu dute parte ekitaldian: Josune Bereziartu eta Rikar Otegi eskalatzaileak, Mikel Odriozola atleta, Dani Estrada futbol jokalaria, Jokin Argote pilotaria eta Aritz Aranburu surflaria. Horiekin batera, Arantxa Ezkudia nutrizionistak eta Lizardiko kirol arduradun Fernando Urienek osatu dute hizlari taldea. Mahai-ingurua institutuko laugarren mailako ikasleei zuzendua egon da, eta helburu zehatza izan du: gazteak kirola egitera eta elikadura zaintzera bultzatzea, osasunaren aldeko apustua eginez. Kirolariek euren bizipenak kontatu dizkiete ikasleei.
