Zarauzko Gazte Independentisten gutuna, Garbitasun Ordenantzaren harira

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 12a

OZTOPO ETA DEBEKU POLITIKA HONEKIN AMAITU! Bada denbora Zarauzko Udal Batzarrak (PP, PSE, EB-Aralar, H1!, EAJ) “garbitasun” araudi bat martxan jarri zuela, beste behin ere, herritarron parte hartzerik bermatu gabe, euren kriterio jainkoriarrekin guztion ona zein den erabakiz. Bada denbora ere, Gazte Mugimenduko kideok ordenantza honen inposaketa eta desproportzioa salatu genuela. Ez da hain beste igaro ordea, arautegiaren ondorioak jasaten hasi ginenetik, isunak jasotzen hasi ginenetik. Ez da kasualitatea, soilik Herri Mugimenduko kideok, eragileetan parte hartzen dugunok zigor horiek jaso izana. Ordenantza ezagutzen ez duzuenontzat, jakin ezazue bertan hainbat eta hainbat gai arautzen, edo hobe esanda, zigortzen direla, besteak beste kartelak, pankartak, oktabilak… kalean jartzea. Baina ez horiek bakarrik, baita kalean pixa egitea, loreak ureztatzea, alfonbrak astintzea, zuhaitzetara igotzea, zakarrontzietatik gauzak hartzea, lokaletako pertsianak hondatuak izatea… Ekintza guzti hauek eta ordenantzan biltzen diren gehienak, egunerokotasunean burutzen direnak dira eta ondorioz, kasik herritar guztiek izango luketen isunen bat. Baina errealitatea bestelakoa da. Izan ere, isunen bat jaso dugun herritar bakarrak aldarrikapenen bat edo informazioren bat kaleratu dugun izan gara. Honek, ordenantza honen benetako helburua argi utzi digu; kaleetatik aldarrikapen oro ezabatu, antolatutako herritarrak isilarazi eta Udalaren kontrolpean ez dagoen deialdi, informazio, ekimen… guztiak desagerraraztea. Ez da lehen aldia Udaleko agintariek (agintariek [...]

OZTOPO ETA DEBEKU POLITIKA HONEKIN AMAITU!

Bada denbora Zarauzko Udal Batzarrak (PP, PSE, EB-Aralar, H1!, EAJ) “garbitasun” araudi bat martxan jarri zuela, beste behin ere, herritarron parte hartzerik bermatu gabe, euren kriterio jainkoriarrekin guztion ona zein den erabakiz. Bada denbora ere, Gazte Mugimenduko kideok ordenantza honen inposaketa eta desproportzioa salatu genuela. Ez da hain beste igaro ordea, arautegiaren ondorioak jasaten hasi ginenetik, isunak jasotzen hasi ginenetik. Ez da kasualitatea, soilik Herri Mugimenduko kideok, eragileetan parte hartzen dugunok zigor horiek jaso izana.

Ordenantza ezagutzen ez duzuenontzat, jakin ezazue bertan hainbat eta hainbat gai arautzen, edo hobe esanda, zigortzen direla, besteak beste kartelak, pankartak, oktabilak… kalean jartzea. Baina ez horiek bakarrik, baita kalean pixa egitea, loreak ureztatzea, alfonbrak astintzea, zuhaitzetara igotzea, zakarrontzietatik gauzak hartzea, lokaletako pertsianak hondatuak izatea… Ekintza guzti hauek eta ordenantzan biltzen diren gehienak, egunerokotasunean burutzen direnak dira eta ondorioz, kasik herritar guztiek izango luketen isunen bat. Baina errealitatea bestelakoa da. Izan ere, isunen bat jaso dugun herritar bakarrak aldarrikapenen bat edo informazioren bat kaleratu dugun izan gara. Honek, ordenantza honen benetako helburua argi utzi digu; kaleetatik aldarrikapen oro ezabatu, antolatutako herritarrak isilarazi eta Udalaren kontrolpean ez dagoen deialdi, informazio, ekimen… guztiak desagerraraztea.

Ez da lehen aldia Udaleko agintariek (agintariek diot, ordezkari lana baino agintari lana betetzen dutelako) jarrera hau erakusten dutena, oztopoak jartzea euren espezialitatea baita, ikusi besterik ez dago azken lau urteetan jai herrikoien aurrean izan duten jarrera edota Gaztetxea herritik kanpora bidaltzeko eginiko ahaleginak, baita interesatzen ez zaizkien kale ekimenak alboratzeko grina… milaka adibide ditugu!

Ordenantza hau beraz, azken lau urteetan izan duten zentsuraren, debekuen eta zigorren ibilbidearen muina da. PSE, EAJ, EB-Aralar (eta zuentzat galdera bat; Aralarren autopistako zubietan jartzen dituen pankartentzat ez al da isunik? Edota herrian zehar itsasten dituzte pegatinentzat?), H1! eta PP, zuek ahalbidetu duzuen injustizia bat gehiago da.

Honen aurrean, datorren hauteskundeak igaro ostean osatuko den Udal Gobernu berriari, politika eredu hau alboratu eta herritarron benetako ordezkari bilaka daitezen eskatzen diegu, eremu guztietan parte hartzea sustatuz eta jazarpena bide orri izateari utziz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide