EHEren gutuna: Herri euskaldunak asko dauka esateko

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 12a

Maiatzaren 22ko zita elektorala ez da nolanahikoa; etorkizun hurbilari begira hartu beharreko erabaki asko dago jokoan hauteskundeotan, eta horien artean kokatzen dira euskarari eta euskaldunoi eragiten diguten erabakiak ere. Zentzu horretan, herri euskaldunak asko dauka esateko maiatzaren 22an; euskaldunok asko dugu esateko eta egiteko, baina batez ere gauza asko ditugu bere lekuan jartzeko. Ez guztiak hala ere. Honen arira, Zarauzko Euskal Herrian Euskarazeko kideok euskara normalizatze aldera, irizpide batzuk helarazi dizkiogu aurkezten diren alderdi ezberdinei. Irizpide hauetariko batzuk gaur egun betetzen direla badakigu, hala ere, puntu horietan ez dugu atzera pausurik nahi eta beraz, horiek ere kontutan hartzea eskatzen dugu: - Euskara ofiziala eta LEHENTASUNEZKOA izendatzea. Udalak euskaraz funtzionatzea eta hala eskatzen dutenen kasuan bi hizkuntzetan zuzentzea. - Normalkuntza helburu duen Hizkuntza politika. Tresna gisa normalkuntza plana erabiliko dugu. Plan honek normalkuntza helburu du, beraz, ondo bereizi beharko dira kultura eta euskara normalkuntza, askotan nahastu egiten baitira. - Euskara teknikariak normalkuntza planaren dinamizazioa garatu behar du. Beraz, plana egiteaz gain, hau aplikatu eta ebaluatu behar da. Ebaluaketaren ondorioz behar diren egokitzapenak eginez. - Udal araudi eraginkorra behar da; Euskara ordenantza gaur egungo egoerara egokitu behar da. Honez gain, honen aplikazioa lortu behar da, beste ordenantzek duten garrantzia bera emanez. - [...]

Maiatzaren 22ko zita elektorala ez da nolanahikoa; etorkizun hurbilari begira hartu beharreko erabaki asko dago jokoan hauteskundeotan, eta horien artean kokatzen dira euskarari eta euskaldunoi eragiten diguten erabakiak ere. Zentzu horretan, herri euskaldunak asko dauka esateko maiatzaren 22an; euskaldunok asko dugu esateko eta egiteko, baina batez ere gauza asko ditugu bere lekuan jartzeko. Ez guztiak hala ere.
Honen arira, Zarauzko Euskal Herrian Euskarazeko kideok euskara normalizatze aldera, irizpide batzuk helarazi dizkiogu aurkezten diren alderdi ezberdinei. Irizpide hauetariko batzuk gaur egun betetzen direla badakigu, hala ere, puntu horietan ez dugu atzera pausurik nahi eta beraz, horiek ere kontutan hartzea eskatzen dugu:
- Euskara ofiziala eta LEHENTASUNEZKOA izendatzea. Udalak euskaraz funtzionatzea eta hala eskatzen dutenen kasuan bi hizkuntzetan zuzentzea.
- Normalkuntza helburu duen Hizkuntza politika. Tresna gisa normalkuntza plana erabiliko dugu. Plan honek normalkuntza helburu du, beraz, ondo bereizi beharko dira kultura eta euskara normalkuntza, askotan nahastu egiten baitira.
- Euskara teknikariak normalkuntza planaren dinamizazioa garatu behar du. Beraz, plana egiteaz gain, hau aplikatu eta ebaluatu behar da. Ebaluaketaren ondorioz behar diren egokitzapenak eginez.
- Udal araudi eraginkorra behar da; Euskara ordenantza gaur egungo egoerara egokitu behar da. Honez gain, honen aplikazioa lortu behar da, beste ordenantzek duten garrantzia bera emanez.
- Udalak herritarrei bideratutako harrera eta zerbitzuak euskaraz izatea lehenetsi behar da. Udaleko atal guztietan pertsonal euskalduna dugula bermatu behar da.
- Euskara lehenetsiko da bai udal komunikazioak zabalduriko idatzietan, eta baita paisai linguistikoari dagozkion euskarrietan, aldizkakotzat jartzen direnei garrantzi berezia emanez.
- Euskararen ezagutza bermatzeko, udalak herritarrek duten eskubidea bermatu beharko du. Horretarako, euskalduntzean doakotasuna bermatze aldera pausuak eman beharko dira.
- Udalak euskara batzordea sortu behar du normalkuntza planaren osaketa eta jarraipenerako  organo parte-hartzaile bezala. Bertan, iritzia jasotzeaz gain, iritzi honek berebiziko garrantzia izan behar du, hau da, loteslea izan behar du.
- Alderdi bakoitzak dituen ordezkariak euskaldunak izan behar dute. Horrela, osoko bilkuretako lan hizkuntza euskara izango delarik.
Azken puntu bezala, baina duen garrantzia kontutan hartuta, Zarauzko herria UEMA-n (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean) sartzea eskatzen dugu, UEMA-ren bidez posible baita udaleko bizitzaren alor guztietan euskaraz funtzionatzea.
Beraz, Euskaraz bizitzearen aldeko hautua bere egin eta hedatu egingo duten hautagaiak eta ordezkariak behar ditu herri euskaldunak. Hori esanda, herritarrei ere dei egiten diegu lehen aipaturiko irizpideak kontuan hartu eta bozka eman edo ez emateko orduan esandakoak oso presente izateko; are eta gehiago, hautagai erdaldunen, euskararen lehentasunaren edo UEMAren aurka dauden hautagai eta hautagaitzak salatzera deitzen ditugu herritarrak, sasi guztien gainetik konpromisoz eta irudimenez Euskal Herri euskaldunaren aldeko eragile aktibo bihur daitezen.
- Araitz Urtiaga Valderramada, Zarauzko Euskal Herrian Euskarazen izenean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide