Bildu koalizioak hauteskunde kanpainaren baitan ekitaldi ibiltaria egin zuten joan zen ostiralean. Koalizioko kideek ez ezik hainbat herritarrek egin zuten bat ibilbidean barrena eta baita beren aportazio bereziak egin ere.
Ikastolan hasi zuten ibilbidea eta Ekiñe Saizarrek aurkezpena egin ondoren, Xabier Ibargurenek eta Ane Garmendiak hitzez azaldu zituzten Bilduren alde onak.
Batukadaren soinuak lagun egin zuten Bikamiotara arteko tartea eta han Ainhoa Mateos bildu zen ekitaldira hitzez. Besteak beste esan zuen: herriak ezkertiarra, abertzalea, gertukoa, parte hartzailea eta herriaren ordezkari duina izan beharko du, eta Bilduk herri bilketa dakar berekin. Eskoriatzako Bilduko zerrendaburu Beñat Hercek hartu zuen hitza gero eta besteak beste azaldu zuen Bildu ez dela Orioko proiektu bat bakarrik, proiektu globala baizik. Orion aldaketa behar duzuen bezala Gipuzkoan eta Euskal Herri guztian behar dugu aldaketa ezkerrerantz, adierazi zuen. Gero, Ibai Alkorta eta Aitor Delso sokaren gainean balantzan zirela Joseba Orellak orekaren gaineko hitzak hartu zituen ahotan. Azkenik Amaia Dorronsorok hitz egin zuen eta Bilduk ongizate arloari arreta berezia eskaini nahi diola esan zuen: Gure asmoa izango da herri honek dituen beharrei erantzuteko zerbitzu egokia ematea, herriari informazio sare gertukoa eta gardena eskainiz.
Pilliku plazara arteko bidea egin zuten gero guztiek batera. H
Pilliku