Yuen metodoaren inguruko hitzaldia eskainiko dute gaur, Zarautz Hoteleko aretoan, 20:30ak aldera. Luis Nobrega izango da hizlaria. Jardunaldia herritar orori irekita egongo da. Larunbatean eta igandean, berriz, ikastaroa eskainiko dute. Interesa dutenek 628-43 28 47 telefonora deitu beharko dute edota luisnobrega65@gmail.com helbidera mezua bidali.