Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udalaren eta Orioko Herri Ikastolaren arteko hitzarmena dela-eta, ezohiko batzarra egingo du gaur Ikastolako zuzendaritzak gurasoekin. 20:00etan elkartuko dira, Ikastolako eraikin berriko batzar aretoan. Arduradunek lankidetza hitzarmenaren inguruko informazioa emango dute. Ikastolako arduradunek «garrantzizkotzat» jo dute bilera.