Urola Kostako hautagaiak aurkeztu ditu PSE-EEk

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 11

Patxi Elola izango da Zarauzko PSE-EEko hautagaia. Zumaian, berriz, Emiliano Cabañas izango da zerrendaburua, Orion Jesus Rodriguez Pousa eta Getarian Joxean Elola. Aian estreinakoz izango du alderdiak ordezkaria, Alberto Agirrezabal.

Mankomunitatera...

Mankomunitaterako nahiak

PSE-EEk bi egiteko nagusi izango ditu Urola Kostako Udal Elkartean. Batetik, enplegua sustatzea izango da helburua; bestetik, “hondakinen kudeaketa egokia” bideratzea. Cabañas izan da azken lau urteotan erakundeko lehendakari ordea eta UKUEren eginbeharra “zaborren kudeaketaz haratago” dagoela jakinarazi du: “Urtero enpresei aholkularitza eskaintzen zaie, baita ikastaroak eta zenbait gaiei lotutako programak ere. Horretaz gain, GKEei diru-laguntzak ematen dizkio, besteak beste”.

Hondakinen kudeaketari dagokionez, “eztabaida hutsala” sortu dela nabarmendu du Zumaiako PSE-EEko hautagaiak: “2013an errauskailua martxan izatea espero dugu, eta bide batez, inongo oinarri teknikorik ez dituzten eta atzean interes politikoak dituzten eztabaida hutsalak amaitzea”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide