EB-Aralar koalizioak auzoz auzoko programa prestatu du, eta auzo elkarte edota auzotarrek egindako proposamenak jaso dituzte bertan. Egunotan herriko gune ezberdinetan banatuko dituzte aleak, herri programaren laburpentxoarekin batera. Gaur Azken Portun izan dira zerrendakideak, bihar Vista Alegren izango dira 17:00etatik aurrera eta ostiralean, berriz, Lege Zaharren Enparantzan, 18:00etan.
Proposamenak:
-Alde Zaharra: Plan Berezian jasotako ekimenak martxan jartzea, bizikletak aparkatzeko tokiak zabaltzea, Langako plaza Birgaitze Integratuaren Eremua izendatzea, Salbide Zaharreko promozioa sustatzea eta Salbide eta Baratzalde kalea egokitzea, Modelo Zinema egokitzea eta eraberritzea eta beladoreen ordutegia mugatzea, besteak beste.
-Vista Alegre: Aldapetako lanak martxan jartzea eta igogailuaren eraikuntzarekin hastea, Barandiaran kaletik auzorako sarbidea trafikoari ixtea, auzoko kirol pista estaltzea eta Udal Eskola Tailer berria sortzea.
-Azken Portu: Aldundiari eta BIDEGIri A-8ak sortutako zaatai aurre egiteko panelak jartzeko eskatzea, Azken kalean aparkalekua egokitzea, Salberdin garatzea. Egaña kaleko urbanizazioa berritzeko proiektua idaztea, Klabelinsoro inguruan skate pista berria egitea eta auzo elkartearen sorrera bultzatzea, besteak beste.
-Itxasmendi: Aldundiari eta BIDEGIri A-8ak sortutako zaatai aurre egiteko panelak jartzeko eskatzea, Itxasmendiko futlbol eta saskibaloi kantxan zoru sintetikoa jartzea, alokairuzko 30 etxebizitzak eraikitzen hastea, Guardia Zibilaren koartela alokairuzko bizitoki bilakatzea, Eroski saltoki handitik biribilgunerainoko espaloia berritzea eta komun berria eraikitzea pisten ondoan, besteak beste.
- Mitxelena: Bizikletak aparkatzeko toki estalia tren geltokiaren ondoan zabaltzea eta hobetzea, ibilbide luzeko autobusentzat gearlkua egokitzea Amillubin eta gaueko trenak bizilagunei sortzen dizkieten kalteak berraztertzea, besteak beste.
- San Pelaio-Mendilauta: Ikastola Eguzki Izarra partzelara lekualdatzea, Ikastolako komuna egokitzea eta herritarrei irekitzea eta Mendilautako espaloiak konpontzea, besteak beste.
