Ostiralean Bildu Getaria Eguna ospatuko dute herriko plazan eta berdura plazan. 20:00etan, bertso saioarekin ekingo diote ekitaldi nagusiari. Ondoren, alboka-jotzaileek, trikitilariek eta txistulariek musika emanaldia eskainiko dute; jarraian, euskal dantzak izango dira eta ondoren hautagaiek aurkezpena eta hitzaldia eskainiko dute.
21:15ean, berriz, herri afaria egingo dute berdura plazan. Bertara joateko aldez aurretik izena eman behar da, Harritarte dendan eta Xagu tabernan, hamar euroren truke. Trikitilariek girotuko dute afaria, eta menu hau izango dute bertaratzen direnek: txorizoa, errusiar entsalada, oilasko errea, arroz-esnea eta kopa. “Koalizioa herritar guztion zerrenda da”, adierazi du Getariako Bilduk. Hori hala, herritar guztiak gonbidatu dituzte festara.