Txikierdiraino bidegorria egiteko eta Usategia musika taldeentzat egokitzeko lanak esleitu ditu Udalak

Baleike 2011ko maiatzaren 11

Narruondoraino bidegorri bat egiteko lanen lehen fasea "berehala" da hastekoa. Txikierdirainoko zatia da Udalaren kargu dagoena eta jadanik Kakueta enpresari esleitu dizkio lanak, 450.000 euroren truke. Bidegorriaz eta oinezkoen pasabideaz gain, ur eta...

Narruondoraino bidegorri bat egiteko lanen lehen fasea "berehala" da hastekoa. Txikierdirainoko zatia da Udalaren kargu dagoena eta jadanik Kakueta enpresari esleitu dizkio lanak, 450.000 euroren truke. Bidegorriaz eta oinezkoen pasabideaz gain, ur eta gas hornidurak eta zuntz optikoa ere eramango dira. Bestalde, Usategian musika taldeentzat sei entseatze gela eta grabazio gela bat prestatuko dira. Lan hauek ere esleituta eta hastear daude –115.000 euroko inbertsioa da–.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide