‘Munstroa’ antzezlana eskainiko du Bina-bina taldeak ostiralean Aizarnazabalen

Zestoako Hitza 2011ko maiatzaren 10a

Ostiral honetan, hilak 13, antzerkiaz gozatzeko aukera izango da Aizarnazabalen. Adiskide Bertso Eskolak Aizarnazabalgi Udalaren laguntzarekin antolatuta, Zarauzko Bina-bina taldeak Munstroa antzezlana eskainiko baitu. 22:30ean hasiko da ikuskizuna, es...

Ostiral honetan, hilak 13, antzerkiaz gozatzeko aukera izango da Aizarnazabalen. Adiskide Bertso Eskolak Aizarnazabalgi Udalaren laguntzarekin antolatuta, Zarauzko Bina-bina taldeak Munstroa antzezlana eskainiko baitu. 22:30ean hasiko da ikuskizuna, eskolako gimnasioan. 10 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta sarrera doan izango da.

Munstroa Urki Muguruza zarauztarrak idatzi eta zuzendutako antzezlana da; dantza, kantua, interpretazioa, misterioa, tragedia eta umorea nahasten dira bertan. Antzezlanean parte hartuko du Aizarnazabalen bizi den Mikel Erguin aktore eta dantzariak. Urte askoan getariarren eta zarauztarren arten izan den liskar lokal bat irudikatzen dute, balea nork ehizatu zuen, nork ikusi ote zuen lehenago, nork sartu ote zion lehen arpoia… Baina, orain arte gatazka hori azaltzeko erabili den formula folklorikotik at, balea ehiztari haiek benetan bizitako egoeren gogortasuna islatu nahi izan du Muguruzak testuetan eta balearen tamainari, usainei, tripa-soinuei… erreparatu die, sarri fikziozko istorio moduan gogoratzen dena, errealitatearen gordintasunera ekarriz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide