Jon Mendizabal: “Elkarrizketa da gure herrikideen beharrei erantzuteko formula egokiena”

Zarauzko Hitza 2011ko mai. 10a, 15:53

Herritarren partaidetza Hamaikabat alderdiaren “egiteko moduaren ardatza” dela dio Deba-Urola Batzar Nagusietarako hautagai Maite Etxanizek. “Denok dugu zeresana herri kontutan, inor ez dago soberan. Hori dela eta guk herritarren par...

Herritarren partaidetza Hamaikabat alderdiaren “egiteko moduaren ardatza” dela dio Deba-Urola Batzar Nagusietarako hautagai Maite Etxanizek. “Denok dugu zeresana herri kontutan, inor ez dago soberan. Hori dela eta guk herritarren partaidetza erraztuko duen benetako modeloa bultzatu nahi dugu ” gehitu zuen Hamaikabateko hautagai Jon Mendizabalek atzo egindako agerraldian.

Bestalde, “Gipuzkoak aurrera egiteko, erakundeen arteko elkarlana beharrezkoa” dela adierazi zuen: “Hori da gure herriak aurrera egiteko duen bide bakarra”. Ildo horretatik, Hamaikabat “adostasunaren eta hitzarmenen aldeko alderdia” dela nabarmendu zuen Mendizabalek: “Zarautz herri plurala dugu, eta Udalaren kudeaketak hori erakutsi behar du. Elkarrizketa da gure herrikideen beharrei erantzuteko formula egokiena”. Hori dela eta, gaurtik ostegunera bitartean Hamaikabateko lokala zabalik izango da, alderdiko ordezkariek herritarren kezkei eta zalantzei erantzungo diete.

“Ziur nago pasa den urteetan gertatu den moduan, zarauztarrek Hamaikabat edota jatorrizko EA babestuko duela eta Udala lideratu ahal izango dugula”, adierazi zuen Foru hauteskundeetarako Hamaikabateko hautagai Pello Fernandezek. “Jon Mendizabalek dituen etorkizunerako proposamen berak aurkeztu ditugu Gipuzkoarako. Gipuzkoak hitzarmen handien bitartez egin behar du aurrera”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide