Bihar zabalduko ditu ateak kultur etxe berriak. Aurrerantzean, bertan izango dira udal liburutegia eta kulturako bulegoak. Eguerdiko 12:00etan eta arratsaldeko 18:00etan bisita gidatuak egingo dira herritarrek eraikina ezagutzeko aukera izan dezaten. 19:00etan Oroitzapenen alondegia argazki erakusketa zabalduko da Oxford aretoan.