Bidaia bat baino zerbait gehiago

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 10a

Joan-etorriko artea. Iñigo Manterola artista oriotarrak hitz horiekin definitu du Mexiko Hirian bizitzen ari den  esperientzia artistikoa. Apirila bukaeran hartu zuen hegazkina, bere sorkuntza ozeanoaren bestaldean erakusteko, eta horretan ari da eta ariko da maiatza osoan. Egonaldia hiru ataletan banatu du –erakusketak, hitzaldia eta proiektu ireki bat–, eta bere ibilbidean «jauzi kualitatibo garrantzitsua» izango dela uste du. Urrian, oraingo bizipenari buruzko erakusketa zabalduko du Donostian. «Kasualitatez sortu zen Mexikora joateko aukera», dio artista oriotarrak: « Duela urtebete, Donostiako nire estudioan, bi margolan saldu nizkion mexikar bati. Asko gustatu zitzaizkion nire artelanak, eta Mexiko Hiriko Euskal Etxean erakusketa bat egiteko aukeraz hitz egin zidan. Hori izan zen abiapuntua». Bidaia aprobetxatze aldera, beste erakusketa bat ere egin zezakeela pentsatu zuen Manterolak, eta, hala, Gorka Larrañaga artista azkoitiarrarekin jarri zen harremanetan. Larrañagak bost urte darama Mexikon, Santa Feko Iberoamerikar Unibertsitatean euskal hizkuntzari eta kulturari buruzko klaseak ematen, eta harekin elkarlanean, proiektua mamitu ahal izan du. Ibilbidea erakusgai Manterolak azken bost urteetan ekoitzitako 50 artelan inguru eraman ditu. Lehen erakusketa Euskal Etxean inauguratu zuen joan den larunbatean, Raices al mar izenburupean. Bertan bere obra figuratiboena eta, nolabait esateko, «zaharrena» jarri du ikusgai hilaren 21a bitartean. Ikus-entzunezko batzuen bitartez, gainera, artistak figuratibismotik abstrakziora egindako jauzia [...]

Joan-etorriko artea. Iñigo Manterola artista oriotarrak hitz horiekin definitu du Mexiko Hirian bizitzen ari den  esperientzia artistikoa. Apirila bukaeran hartu zuen hegazkina, bere sorkuntza ozeanoaren bestaldean erakusteko, eta horretan ari da eta ariko da maiatza osoan. Egonaldia hiru ataletan banatu du –erakusketak, hitzaldia eta proiektu ireki bat–, eta bere ibilbidean «jauzi kualitatibo garrantzitsua» izango dela uste du. Urrian, oraingo bizipenari buruzko erakusketa zabalduko du Donostian.
«Kasualitatez sortu zen Mexikora joateko aukera», dio artista oriotarrak: « Duela urtebete, Donostiako nire estudioan, bi margolan saldu nizkion mexikar bati. Asko gustatu zitzaizkion nire artelanak, eta Mexiko Hiriko Euskal Etxean erakusketa bat egiteko aukeraz hitz egin zidan. Hori izan zen abiapuntua». Bidaia aprobetxatze aldera, beste erakusketa bat ere egin zezakeela pentsatu zuen Manterolak, eta, hala, Gorka Larrañaga artista azkoitiarrarekin jarri zen harremanetan. Larrañagak bost urte darama Mexikon, Santa Feko Iberoamerikar Unibertsitatean euskal hizkuntzari eta kulturari buruzko klaseak ematen, eta harekin elkarlanean, proiektua mamitu ahal izan du.
Ibilbidea erakusgai
Manterolak azken bost urteetan ekoitzitako 50 artelan inguru eraman ditu. Lehen erakusketa Euskal Etxean inauguratu zuen joan den larunbatean, Raices al mar izenburupean. Bertan bere obra figuratiboena eta, nolabait esateko, «zaharrena» jarri du ikusgai hilaren 21a bitartean. Ikus-entzunezko batzuen bitartez, gainera, artistak figuratibismotik abstrakziora egindako jauzia aurkezten du. Bigarrena, berriz, La Casa galerian egingo du, eta, kasu horretan, bere obra abstraktuena eta azkenaldian ekotzitako eskulturak izango ditu erakusgai. Bere garapenari buruzko ikus-entzunezkoa jarriko du han ere.
Egonaldia erakusketara mugatu gabe, Manterolak denbora zukutu nahi du. Eta dagoeneko hasia da horretan. Maiatzaren 2tik 5era Euskal Kulturaren Astea egin zuten Santa Feko Iberoamerikar Unibertsitatean, eta artista oriotarrak, Tasio Ardanazekin eta Gorka Larrañagarekin batera, hitzaldia eskaini zuen arte garaikidearen inguruan.
Era berean, proiektu komun bat lantzen ari dira eskualdeko Manterola eta Larrañaga. Bien artean margolan sail bat ekoitzi nahi dute, prozesu guztia bideoan grabatuz. Ondoren, proiektua borobiltzeko, elkarlanaren emaitza jendaurrean erakutsi nahi dute. «Batak besteari ezagutzak eta artea lantzeko modua aurkeztuko dizkio, eta hori guztiz aberasgarria izango da».
«Eragina izango du»
«Mexikoko esperientziarekin nire lana hedatu nahi dut eta, bide batez, etorkizunean han egin ditzakedan erakusketei ateak zabaldu», nabamerdu du oriotarrak. Edonola ere, «egonaldiak era batera edo bestera nire obran ˽

Joan-etorriko artea. Iñigo Manterola artista oriotarrak hitz horiekin definitu du Mexiko Hirian bizitzen ari den  esperientzia artistikoa. Apirila bukaeran hartu zuen hegazkina, bere sorkuntza ozeanoaren bestaldean erakusteko, eta horretan ari da eta ariko da maiatza osoan. Egonaldia hiru ataletan banatu du –erakusketak, hitzaldia eta proiektu ireki bat–, eta bere ibilbidean «jauzi kualitatibo garrantzitsua» izango dela uste du. Urrian, oraingo bizipenari buruzko erakusketa zabalduko du Donostian.«Kasualitatez sortu zen Mexikora joateko aukera», dio artista oriotarrak: « Duela urtebete, Donostiako nire estudioan, bi margolan saldu nizkion mexikar bati. Asko gustatu zitzaizkion nire artelanak, eta Mexiko Hiriko Euskal Etxean erakusketa bat egiteko aukeraz hitz egin zidan. Hori izan zen abiapuntua». Bidaia aprobetxatze aldera, beste erakusketa bat ere egin zezakeela pentsatu zuen Manterolak, eta, hala, Gorka Larrañaga artista azkoitiarrarekin jarri zen harremanetan. Larrañagak bost urte darama Mexikon, Santa Feko Iberoamerikar Unibertsitatean euskal hizkuntzari eta kulturari buruzko klaseak ematen, eta harekin elkarlanean, proiektua mamitu ahal izan du.Ibilbidea erakusgaiManterolak azken bost urteetan ekoitzitako 50 artelan inguru eraman ditu. Lehen erakusketa Euskal Etxean inauguratu zuen joan den larunbatean, Raices al mar izenburupean. Bertan bere obra figuratiboena eta, nolabait esateko, «zaharrena» jarri du ikusgai hilaren 21a bitartean. Ikus-entzunezko batzuen bitartez, gainera, artistak figuratibismotik abstrakziora egindako jauzia aurkezten du. Bigarrena, berriz, La Casa galerian egingo du, eta, kasu horretan, bere obra abstraktuena eta azkenaldian ekotzitako eskulturak izango ditu erakusgai. Bere garapenari buruzko ikus-entzunezkoa jarriko du han ere.Egonaldia erakusketara mugatu gabe, Manterolak denbora zukutu nahi du. Eta dagoeneko hasia da horretan. Maiatzaren 2tik 5era Euskal Kulturaren Astea egin zuten Santa Feko Iberoamerikar Unibertsitatean, eta artista oriotarrak, Tasio Ardanazekin eta Gorka Larrañagarekin batera, hitzaldia eskaini zuen arte garaikidearen inguruan.Era berean, proiektu komun bat lantzen ari dira eskualdeko Manterola eta Larrañaga. Bien artean margolan sail bat ekoitzi nahi dute, prozesu guztia bideoan grabatuz. Ondoren, proiektua borobiltzeko, elkarlanaren emaitza jendaurrean erakutsi nahi dute. «Batak besteari ezagutzak eta artea lantzeko modua aurkeztuko dizkio, eta hori guztiz aberasgarria izango da».«Eragina izango du»«Mexikoko esperientziarekin nire lana hedatu nahi dut eta, bide batez, etorkizunean han egin ditzakedan erakusketei ateak zabaldu», nabamerdu du oriotarrak. Edonola ere, «egonaldiak era batera edo bestera nire obran ˽

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide