Antxoa usainak hartu du Getaria

Getariako Hitza 2011ko maiatzaren 10a

Asteburuan festan murgildu dira Getarian. Antxoa Eguna ospatu dute lehenengoz herrian. Ostiralean, herritarrek gustura hartu zituzten lehen ekitaldiak; goizean, antxoari buruzko jarduera teknikoak egin zituzten, eta bertan Xabier Alberdi historialaria...

Asteburuan festan murgildu dira Getarian. Antxoa Eguna ospatu dute lehenengoz herrian. Ostiralean, herritarrek gustura hartu zituzten lehen ekitaldiak; goizean, antxoari buruzko jarduera teknikoak egin zituzten, eta bertan Xabier Alberdi historialariak Getaria eta antxoaren inguruan hitzaldia eskaini zuen, besteak beste.

Antxoa dastatzeko aukerarik izan zen orduan ere. Izan ere, hamaiketakoa egin zuten herritar ugarik goizean, eta arratsaldean ere antxoa usaina nagusitu zen herriko pazan;  parrilan eta gazituta eskaini zuten antolatzaileek, eta herritarrek ez zuten galdu nahi izan hitzordua.

Larunbatean, berriz, Patxi Saiz getariarrak Itxaropena diskoa aurkeztu zuen. Hurrengo egunean ere izan zen ospakizunik txokoetan; urtero bezala, arrantzaleak omendu zituzten, eta herritarrek eguna prozesioarekin hasi zuten. Gero, Meza Nagusia amaituta, erretiratutako arrantzaleekin hamaiketakoa egin zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide