Monte Albertia ikastetxeko ikasle talde bat, 50lagunek baino gehiagok osatutakoa, estilista gazteei zuzendutako Creaimagen lehiaketan hartu dute parte, Barakoldoko BEC egoitzan.
Ekimena Bizkaiko Irudi Pertsonal Elkarteak antolatu du, eta gazte profesionalen sormena eta berrikuntza sustatzea du helburu. Monte Albertia ikastetxearen laguntza du horretarako, eta, ondorioz, ikasleek orrazketa, makilaje eta janzkeraren diseinu eta elaborazio lanetan jardun dute, Hairshow gunean erakutsi ahal izateko.
Erakustazoka lau egunez egon da zabalik, eta bertako postu batean Monte Albertiako ikasleek irudi pertsonalaz aholkularitza eskaini dute, ilezaintza eta estetika lanak egin dituzte
.