Maiatzaren 8tik 15era Bretainiako (Frantzia) ikasle talde bat Zarautzen izango da, Antoniano Ikastetxeko ikasleen etxetan hartuko dute ostatu. Pasa den otsailean Antonianoko ikasleak izan ziren Bretainian, bertako ikastetxe baten eta Zarauzko zentroaren arteko elkartruke bati esker.
Gaur eguerdia aldera Zarauzko alkate Jon Urienek eta Hezkuntza zinegotzi Gloria Vazquezek harrera egin diete udaletxeko pleno aretoan. “Zuen etxean zaudete”, adierazi die Urienek. “Gogoratu ondo pasatzeko zaudetela hemen, jendea eta herria ezagutzeko, gure kultura, ohiturak eta gure izaera, orohar”. Era berean, zarauztarrek etorri berri diren gaztetxoak ezagutzeko aukera izango dutela gogoratu du Urienek: “Elkar ezagutzeak batzen gaituena barneratzeko balioko du, eta gure arteko mugak apurtzeko”.
Gerora, oroigarri batzuk banatu dizkiete Bretainiatik etorritako ikasleei eta mokadutxo batekin amaitu dute harrera ekitaldia.
Datozen egunetarako egitarau zabala
Aste honetan hainbat jarduera egingo dute ikasle frantsesek. Euskara ikastaroak izango dituzte, esaterako. Era berean, aisialdirako tartea ere izango dute. Hala, Bilboko Guggenheima, Getariako San Anton mendia eta Donostiako Kutxaguneko Planetarium-a bisitatuako dituzte, besteak beste.
