Atzo, maiatzak 8 igandea, Santakutz Jai eguzkitsuak ospatu zituzten Zestoako Ibañarrietauzoan. Egurediko mezaren ostean, Gregorio Larrañaga Mañukorta eta Joan Mari Narbaiza bertsolarien saioaz gozatu zuten auzotarrek.
Bazkalostean herri-kirol erakustaldia izan zen Mutrikuko herri-kirol taldearen eskutik. Lapurdiko kirolen erakustaldia egin zuten. Egun osoan zehar, giroa alaitu zuten Miren Errasti eta Arkaitz Allur trikitilariek.