Joxe Labaka eta Aitor Otaegi (Mitsubishi EVO V)izan ziren garaileak joan den larunbatean, Lagun Artea eskuderiak antolatutako XII. Azpeitiko Rallysprintean. Inoizko parte-hartzerik handiena izan zuen probak. 94 gidarik zuten izena emana, eta horietatik 86ri eman zieten ateratzeko baimena.
Euritan hasi zen proba, zoru bustiarekin. Baldintza horietan, eta lehen bi txandetan, koska atera zien Labakak gainerako gidariei, Rafa Ateka eta Igor Zatikari (Renault Megane Coupe) bi txandetan hamabina segundoateratzea lortzeraino. Hirugarren postua Iker Gayoso eta Xabat Urrestirentzat (Mitsubishi EVO IX) izan zen. Horiek azken txandan Aingeru eta Angel Castrori (BMW M3) sei segundo hamarren ateratzea lortu zuten.
Hirugarren txandan Roland Holkek eta Alain Martinezek istripua izan zuten. Bidetik atera zen Martinez, eta, hanka zaurituta, DYAko langileek artatu zuten. Holkeren autoa handik atera eta bidea berriro puntuan jartzerako berandu egingo zela iritzita, txanda neutralizatzea erabaki zuten antolatzaileek. Holkeren osteko talde guztiei 08:19:900eko denbora ipini zieten hirugarren txandan.
Klasekako sailkapena honela gelditu zen: seigarren klasean irabazlea Josetxo Zapiain; bosgarrengoan Joxe Labaka; laugarrengoan Rafael Ateka; hirugarrengoan Ander Arana; bigarrengoan Aitor Arrieta eta lehenengoan Iban Etxaniz. Probako junior onena, berriz, Ander Barainka izan zen.
Orain Euskal Rallysprint Txapelketako lehen postuan daude Labaka eta Otaegi. Hurrengo hitzordua ekainaren 2an izango dute, San Migeleko Rallysprintean.