Zarauzko Hamaikabat alderdiak hainbat agerraldi egingo du datozen egunetan herrian. Gaur 19:00etan Jon Mendizabal alkategaiak herrirako dituzten proposamenak aurkeztuko ditu, eta ostegunean Eguneko Egoitzaren aurrean elkartuko dira, eta bertan izango da besteak beste Gizarte Politikako diputatu Maite Etxaniz alderdikidea. Datorren astelehenean, hilak 16, Mendizabalek Zarauzko programa azalduko du.
Horretaz gain, etzi herri programa banatuko dute etxe guztietara, eta larunbatean, hilak 14, H1!eko ordezkariak kalean ibiliko dira programa eta goxokiak banatzen.
Lokala irekita
Bihar, etzi eta ostegunean Hamaikabat-eko lokala (Zigordia kalea, 24) irekita egongo da, 18:30 – 20:00 bitartean. Bertan izango da Zarauzko Hamaikabateko hautagaia herritarren galderei erantzuteko, programa azaltzeko, eta lokala erakusteko, besteak beste.