Joan den larunbatean lagun ugari bildu zen Zestoan Bildu alderdiaren aldeko ekitaldian. 19:00etan plazan elkartu ziren eta bideotxo bat grabatu zuten guztien parte-hartzearekin.
Zestoako Bilduk gogorarazi du larunbat honetan Barakaldoko BECen egingo den Bilduren ekitaldi nagusirako autobusak antolatzen saiatuko dela.
Bestalde, maiatzaren 20an, hausnarketa egunaren bezperan, herri afaria antolatuko dute udaletxe azpian, kanpaina amaiera moduan. Dena den, afariko zehaztapenak datozen egunotan emango dituztela jakinarazi dute.