Joseba Egibar: “EAJk du herritarren etorkizunaren giltza”

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 9a

“EAJk du herritarren etorkizunaren giltza. Zarautz hobeagoa eta berrituagoa eraikitzeko prest dago, etorkizuneko Zarautz”, adierazi zuen GBBko lehendakari Joseba Egibarrek atzo Batzokian egindako agerraldian. Hala, azken hiru hamarkadetan ...

“EAJk du herritarren etorkizunaren giltza. Zarautz hobeagoa eta berrituagoa eraikitzeko prest dago, etorkizuneko Zarautz”, adierazi zuen GBBko lehendakari Joseba Egibarrek atzo Batzokian egindako agerraldian. Hala, azken hiru hamarkadetan “herritarrei eskainitakoaren balantzea” egin zuen: “Begibistakoa da EAJk azken urteotan bete-betean asmatu duela herriari emandako norabidean”.

Era berean, etorkizunera begira “jauzi kualitatiboak” eman behar direla aipatu zuen, “herritik hasita, eskualdera eta herrialdera, gerora estatua eraikitzeko”. Ildo horretatik, herrigintza “bide politiko eta demokratikoetatik soilik eraiki” behar dela nabarmendu zuen GBBko lehendakariak. Horretarako, instituzioen arteko elkarlana”beharrezkoa” dela nabarmendu zuen EAJko hautagai Imanol Lasak.

Hauteskundeetarako prestatu duten programaren ideia nagusiak azaldu zizkieten Egibarrek eta Zarauzko EAJko zerrendakideek herritarrei gerora malekoian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide