Gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, bi gazteri zauriak eragiteagatik

Baleike 2011ko maiatzaren 9a

Igande goizaldeko 6:00ak aldera gertatu ziren erasoak, Amaiako plazan. Lekukoek azaldu dutenez, gizonezko bat zebilen kalean labana bat esku batean eta kristal zati bat bestean. Kristalarekin zauri sakon bat eragin zion gazte bati bularrean, eta ondore...

Igande goizaldeko 6:00ak aldera gertatu ziren erasoak, Amaiako plazan. Lekukoek azaldu dutenez, gizonezko bat zebilen kalean labana bat esku batean eta kristal zati bat bestean. Kristalarekin zauri sakon bat eragin zion gazte bati bularrean, eta ondoren hurbildu zitzaion bigarren gazteari egin zion eraso, labana izterrean sartuz. Bi erasoez ohartuta, erasotzailea inguratu eta jipoitzen saiatu ziren plazan ziren hainbat gazte, Ertzaintza iritsi zen arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide