Saritu dute Getariako X. Literatur Lehiaketako uzta

Getariako Hitza 2011ko maiatzaren 6a

Getariako X. Literatur Lehiaketako sariak banatu zituzten atzo udal aretoan, eta Nerea Lasak jaso zuen lehen mailako bi garaikurrak. Lasak Eguzkia eta Laguna ipuinarekin eta Poematxoak Airean olerkiekin sortu zuen lehen saria.

Sei mailatan banatu dute...

Getariako X. Literatur Lehiaketako sariak banatu zituzten atzo udal aretoan, eta Nerea Lasak jaso zuen lehen mailako bi garaikurrak. Lasak Eguzkia eta Laguna ipuinarekin eta Poematxoak Airean olerkiekin sortu zuen lehen saria.

Sei mailatan banatu dute lehiaketa; hori hala, bigarren mailan Garazi Aristik jaso zuen saria, Ilargi Betea ipuinarengatik; hirugarren mailan, berriz, Montse Marin Liburu Majikoa ipuinaren egileari eman diote saria; laugarren mailan, Aroa Arangurenek irabazi du, Gizona eta Gorila ipuinean egin duen lanarengatik; bosgarrengoan, Aratz Perezen Etxe Sorgindua ipuinak eta Unai Lorenzo Udako Oporrak olerkien autoreak irabazi dute; azkenik, seigarren mailan Kattalin Zubizarretak jaso du saria, Sekretua ipuinarengatik. Halaber, 16 urtetik gorakoen modalitatean Haritz Estebani eman diote lehen saria, Flo, beti bihotzean olerkiengatik, eta Ainhoa Arruabarrena Oroitzapenen lapurrak narrazioaren egileak ere eskuratu du saria.

Lehiaketan parte hartu dutenek ipuinak aurkeztu dituzte batez ere. Hain zuzen ere, 118 ipuin eta hamar olerki iritsi dira epaileengana.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide