Arraio Irratiaren 5. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dute

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 6a

Arraio Irratiak bost urte beteko ditu maiatzaren 20an. Hori dela eta, egitarau betea antolatu dute:

-Maiatzak 14, larunbata: Arraio Irratia kalera irtengo da irratsaio berezia egiteko. 11:00etatik aurrera Musika Plazan izango dira. Saioa, gainera, FM b...

Arraio Irratiak bost urte beteko ditu maiatzaren 20an. Hori dela eta, egitarau betea antolatu dute:

-Maiatzak 14, larunbata: Arraio Irratia kalera irtengo da irratsaio berezia egiteko. 11:00etatik aurrera Musika Plazan izango dira. Saioa, gainera, FM bidez emitituko dute, estreinakoz.

- Maiatzak 19, osteguna: Fernando Rojo izango da Bitakora Kaiera irratsaioan. Bertan, Rojok egindako bidaia berezi baten inguruan arituko da, 19:00etatik aurrera, Putzuzulon.

-Maiatzak 20, ostirala: Izerditan Blai irratsaioak azken bi hilabetetan antolaturiko futbito txapelketaren finala jokatuko dute, 18:30ean, Poligonon. Mokadutxoak zein garagardoa banatuko dute.

- Maiatzak 21, larunbata: 10:00etatik aurrera, irrati libreen topaketak izango dira Putzuzulon. Bertan, Euskal Herriko hainbat irrati libretako kideak elkartuko dira euren esperientziak azaltzeko. 14:00etan, berriz, bertso bazkaria izango da, Xabier Silveira, Jokin Uranga eta Fredi Paia bertsolariekin. Sarrerak aurrez erosi daitezke Arrano, Eguzki eta Juli-Juli tabernetan, hamabost euroren truke. Egunean bertan 25 euroko kostua izango dute txartelek. Ondoren, Orioko BonboTronpeta txarangarekin kalejira egingo dute. Gauean, berriz, Dirtaa, Gabba Gabba Hey eta AZ/DZ taldeek kontzertua eskainiko dute gaztetxean bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide