Internet erabiltzen ikasteko ikastaroa antolatu dute hilaren 28rako

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 6a

Nola erabili internet, erabili ez gaitzaten ikastaroa izango da datorren hilaren 28an, larunbata, Putzuzulo Gaztetxean goizeko 10:00etatik aurrera. “Facebook, Microsoft edota Google bezalako erraldoiek internet saltoki-gune zentralizatu eta kontr...

Nola erabili internet, erabili ez gaitzaten ikastaroa izango da datorren hilaren 28an, larunbata, Putzuzulo Gaztetxean goizeko 10:00etatik aurrera. “Facebook, Microsoft edota Google bezalako erraldoiek internet saltoki-gune zentralizatu eta kontrolatu bihurtu ez dezaten” ikasiko dute bertaratzen direnek. Hala, interneten erabileraren inguruan, berauk eskaintzen dituen baliabideez eta internet erabiltzeko tresna egokiez hausnartuko dute parte-hartzaileek. Interesa dutenek izena emateko  zergatik@goraprotoiak.com helbidera mezua bidali beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide